50 kilometroko munduko txapelketan parte hartuko du Iraitz Arrospidek

Ainhoa Gil 2019ko abu. 30a, 11:11

Igande honetan izango da kirol-proba, Brasoven (Errumania). Espainiako selekzioarekin lehiatuko da billabonatarra, eta hainbat elkarrizketatan adierazi duenez, ahalik eta posturik onenea egitea izango da bere helburua. Maratoiean aritu izan da Iraitz Arrospide orain arte, baina distantzia luzeagoan ariko da oraingoan. facebook bidez, Brasov 50 KM orrialdean zuzenean jarraitu ahal izango da lasterketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!