Iraitz Arrospide, munduko txapeldun

Ainhoa Gil 2019ko ira. 1a, 10:52
Iraitz Arrospide munduko txapeldun. Argazkia: Real Sociedad

Iraitz Arrospide korrikalari billabonatarrak garaipena lortu du gaur, 50 kilometroko munduko txapelketan. Distantzia horretan lehiatzen zen lehen aldia zuen Arrospidek, eta garaipen handia lortu du. Errumaniako Braslov hirian, 2:47:43 denbora eginez helmugaratu da billabonatarra.

Azken itzulian lortu du garaipena Iraitz Arrospidek; Craig Hunt estatubatuarra, Lungile Gongqa hegoafrikarra eta Daniel Nash britaniarra mendean hartuz. Distantzia honetako Espainiako errekor berria ere jarri du Arrospidek. Aurrez Asier Cuevasek zuen denbora ia 10 minutuan hobetuta. Munduko txapelketara abiatu aurretik,denbora ona lortzea baino, postua lehiatzeko nahia zuela adierazi zuen Arrospidek. Bi helburuak ondo baino hobeto lortu ditu Sheffield-en bizi den billabonatarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!