Pirinioetara irteera irailaren 21ean eta 22an

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendizale Elkartea 2019ko irailaren 2a

Aizkardi Mendizale Elkarteak irteera antolatu du Pirinio aldera. Irailaren 20an abiatuko dira Olaederra kiroldegitik Torla aldera, 19:00etan.

Bertan lo egin eta hurrengo egunean Perdido mendira (3355 m) igoko dira; gaua, berriz, Gorizeko aterpean pasako dute pentsio erdian. Hurrengo egunean abiatutako tokira bueltatuko dira, Pradera, Faja de las Floreseko bidetik.

Izena emateko azken eguna irailaren 13a da. Bi modu daude:

  • Telefonoz: 649 717 182. 20:00etatik 22:00etara.
  • Aizkardiren egoitzan: ostegunetan. 20:00etatik 22:00etara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!