Bizitza den bide luze honetan gora-behera asko jasan ondoren, hementxe gaude 69an jaio ginen amasa-billabonatar kuadrilla eder bat. Heldu gara hain berezia den bizi puntura eta hori horrela izanik, merezi duen bezala ospatzea erabaki dugu.
Irailaren 21ean, elkartzeko aukera luzatu nahi dizuegu. Bertan aspaldi ikusi ez garenekin elkartzeko aukera izango dugu, beraietaz jakin eta egun bikain eta zoriontsua igaro.
Horretarako bazkaria antolatzea pentsatu dugu, istorio zaharrak kontatu, dantza pixka bat egin eta parranda eder batekin bukatzeko.
Esanda bezala, irailaren 21ean elkartuko ginateke Amasa-Villabonako Berdura plazan, 12:00ak aldera. Datorren egitarau prestatu dugu:
- Lehenik eta behin elkartu eta herri inguruan trikipoteoa, konfiantza hartzen joateko.
- 14:00ak aldera bazkaria Berdura plazan edo ikastola azpian eguraldiak lagunduko ez baligu.
Bazkariko menua:
-Hestebeteak.
-Bakailaoa ajoarriero erara.
-Arkumea burruntzian.
-Gazta menbrilloarekin.
-Sagardoa txotxean eta ardo errioxarra.
Ondoren, dantzaldia Iñigo Perurenak alaiturik.
Jaialdi honen gastuak ordaintzeko 55€ jarri beharko genituzke buruko.
Gure aldetik, ilusioz betetako esfortzu bat egin dugu festa egun hau antolatzeko eta zuen gustukoa izatea espero dugu. Horrela bada, anima zaitezte eta eman ezazue izena jadanik irekita dagoen whatsapp taldean. Telefono zenbakia: 607213258.
Ederki pasako dugulakoan, animatzen eta agurtzen zaituztegu.