Irrintziren Azoka Berezia eta Isats gisatuen lehiaketa, irailaren 14an

Mikel Ayestaran Irrintzi elkarteko lehendakaria eta iazko posturik onenaren irabazlea.

Irrintzi elkarteak, ohi denez, Azoka Berezia antolatuko du Txermingo ikastola azpian. Iraileko bigarren larunbatean beharrean, hirugarrenean izango da aurten; irailaren 14an, alegia. Goizetik, jaki nahiz bestelako produktuen aukera zabala eskainiko da bertan.

Azokaz gain, urtero bezala, Aiztondo eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa izango da eguerdiko 12:00etan.

Gogoratu data, beraz. Irailaren 14a eta ez hamaboskariko agendan argitaratu den modura, 7a. Barka hankasartzea!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!