Ikasturte osorako edo udazkenerako kultur ikastaroak

2019-2020 ikasturteko kultur ikastaroetan izena emateko epea irailaren 6tik 18ra egongo da zabalik. Bi aukera eskainiko dira: Urte osoko ikastaroak edota udazkeneko kultur ikastaroak.

Urte osoko ikastaroen artean egur lanketa, zaharberritzea eta arte aplikatuak, haur nahiz helduentzako pintura, haurrentzako klowna eta eskulanak aukera daitezke.

2019ko udazkeneko kultur ikastaroen artean, berriz, kartoizko kaxen birziklapena, serigrafia, mindfulness eta zeramika.

Izena emateko: Udaletxeko Zuretzat arreta bulegora gerturatu behar da 08:00-14:00 bitartean. Gainerakoan, telefono zenbakia: 943 69 21 00 edo e-maila: zuretzat@villabona.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!