Hamalau gazta sailkatu dira finalerako eta horien artean, Julen Arburua baztandarrak jaso du sari nagusia, ardi latxaren esne gordinarekin egindako artzainen Gazta Lehiaketan. Joseba Insausti ordiziarraren gazta bigarren lekuan geratu da eta hirugarrenean, Ander Barandiaran amasarrarena. Ardiekin lanean hasi zenetik, Idiazabalen bizi da Ander eta, Edurne Mujika amaren laguntzarekin, bertan egiten dute Gaztañaditxulo gazta.