Isats gisatu lehiaketan zazpi elkartek hartu dute parte aurtengoan. Elkarte bakoitzak bere sekretuekin, mimo eta maitasun handiz prestatu dute isats gisatua, ondoren epaimahaikideek dastatu eta onena zein den erabakitzen dute. Tarte horretan jakin-min handia pizten da bai elkarteko kideen artean bai bertaratu direnen artean. Isats horiek Irrintzi elkartean dastatuko dituzte bazkaltzen.
Irabazleen zerrenda:
- Aitzondo.
- Beertoki.
- Irrintzi.
- Behar Zana.
- Urkamendi.
- Ubane.
- Zunbeltz.