Lehenik zizurkildarren txanda izan da. 15 minututan 30 plaza burutu dituzte. Amasarrek, berriz, 31 plaza egitea lortu dute. Zizurkilgo honako herritarrek hartu dute parte: Aritz Aranberri, Alatzne Etxaburua, Iker Urruzola, Edurne Osa eta Leire Astiasaran. Amasatik hauxek: Beatriz Unzue, Kepa Otegi, Elene Tolosa, Jon Beldarrain eta Kepa Nazabal.