Txakolin eguna ospatzen ari dira gaurkoan Amasan. Kirol desafioaren ostean, Irene Caminos 21 urteko tolosarrak bizikletaren gainean egurrezko tabla batzuen gainetik erakustaldi ederra eskaini du. Trialeko munduko txapeldunak zenbait ikusle ere atera ditu plaza erdira, eta beren gainetik bizikletan igaro da beraiek ukitu gabe.