Beñat Iguaranekin batera, Iban Urdangarin, Iñigo Mantzizidor, Maialen Akizu, Odei Lopez eta Oier Etxeberria aritu dira kantuan.
Beñat Iguaranek lortu ditu puntu gehien bere herrian, 440,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Amasa-Villabonako puntuazioak:
- Beñat Iguaran Amondarain...............440,5
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga.............433,5
- Maialen Akizu Bidegain....................432,5
- Iban Urdangarin Lardizabal..............420,5
- Oier Etxeberria Zubimendi................408,5
- Odei Lopez Larrauri............................392,5
Aurkezle lanak Eresti Oiarbide Muruak egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.