Udazken Bola Txapelketa abian, Villabonako bolatokian

Ainhoa Arozena 2019ko ira. 21a, 16:25

Behar Zana bola elkarteak antolatuta, gaur goizean ekin zaio Udazken Bola Txapelketari, Villabonako bolatokian. Binakako txapelketa da. 

Arratsaldeko 19:30ak arte arituko dira bikoteak lanean, guztira 29, egun guztian zehar. Alazne Mendizabal eta Jexuxi Maiza billabonatarren txanda 19:00etan izango da. Gainerako herriko bikoteek hartu dute parte dagoeneko. Aitziber Ugalde eta Bea Unzue goizean aritu dira, Imanol Arretxe eta Iban Imaz nahiz Joxe Mari Etxebeste eta Axier Gurrutxaga eguerdian eta Ane Etxebeste eta Naroa Arretxe arratsaldean.

Gaurko kanporaketen ostean, hurrengo asteburuan izango du jarraipena txapelketak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!