Udazken Bola Txapelketaren finala, datorren larunbatean

Joan zen larunbateko kanporaketak eta gero, datorren larunbat goizean jokatuko dira Behar Zana elkarteak antolatutako Udazken Bola Txapelketako final-laurdenak, finalerdiak eta finala. Amasa-Villabonatik parte hartu zuten bost bikoteetatik bakarra igaro da azken txanpara, Aitziber Ugalde eta Bea Unzuek osatutakoa.

Final-laurdenak

  • 08:30-09:05: Martzelino Agirre-Egoitz Berasategi / Aitziber Ugalde-Bea Unzue.
  • 09:05-09:40: Xabier Lasa-Unai Lasa / Benito Loitegi-Martin Lizeaga.
  • 09:40-10:15: Iosu Lazkano-Mikel Lazkano / Pedro Lazkano-Xabier Lazkano.
  • 10:15-10:50: Sergio Aristi-Jesus Atorrasagasti / Jesus Morales-Txema Fernandez.

Finalerdiak

Final-laurdenetako bi bikote irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte: 10:50-11:30 eta 11:30-12:10 tartean.

Finala

Finalerdietako bi bikote irabazleen artean jokatuko da finala, 12:10-12:50 bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!