2019/10/05 09:00

Kirola

Villabonako II. BTT martxa, urriaren 5ean

Villabonako II. BTT martxa, urriaren 5ean
Errebote plaza, Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako II. BTT martxa ospatuko da urriaren 5ean, Irrintzi elkarteak antolatuta.

Bi ibilbide izango dira aukeran. 38 kilometroko ibilbide luzeak 1400 metroko igoera izango du eta 28 kilometroko ibilbide motzak 1000 metrokoa. Ez da lehia, bizikletaz eta mendiaz gozatzeko martxa baizik.

Izen-ematea zabalik dago kirolprobak.com gunean, eta egunean bertan ere izango da horretarako aukera, Irrintzi elkartean.

Oparien zozketa, anoa guneak, bizikletak garbitzeko tokiak..., jarriko ditu antolakuntzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!