Udalak bi aurikular edo entzungailu berri erosi ditu batzarretara gerturatzen eta euskaraz ulertzen ez duten herritarrei zuzenduta. Gaztelaniarako aldibereko itzulpena jasoko dute. Hileko azken asteartetan izaten dira batzarrak, arratsaldeko 19:30ean hasita.