Giro ederrean pasa dute goiza Villabonako bolatokira gerturatu direnek. Finalak emozio polita izan du eta Sergio Aristi zarauztarrak egindako tiraldi ikusgarriak erabaki du garaipena.
Jexux Atorrasagasti eta Sergio Aristi izan dira garaile Udazkeneko Bolo Txapelketan. Pasa zen asteburuan ekin zioten Behar Zana elkarteak antolatutako txapelketari eta gaur egin dituzte azken tiraldiak. Martzelino Agirre eta Egoitz Berasategi segurarrak lehiatu dira finalean zarauztarren aurka.
Giro ederrean pasa dute goiza Villabonako bolatokira gerturatu direnek. Finalak emozio polita izan du eta Sergio Aristi zarauztarrak egindako tiraldi ikusgarriak erabaki du garaipena.
2019 urr 01 Amasa-Villabona