Legarretako zubiko berrikuntza lanak bi hilabetez atzeratuko dira

Aiurri 2019ko urr. 1a, 12:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak Amasa-Villabonako Udalari jakinarazi dio Legarretako zubia berritzeko lanak bi hilabetez luzatuko direla; abenduaren 3ra arte, zehazki. Halaxe dio idatziak: "Villabonan GI-4751 errepideko 0 KPan, Oria ibai gaineko zubian oinezkoentzako pasabidea zabaltzeko proiektua gauzatzeko egiten ari diren lanek, aurreikusitakoa baino bi hilabete gehiago iraungo dute, eta, ondorioz abenduaren 3an amaituko dira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!