Irrintzi elkarteko kideek antolatuta, II. BTT martxa egin zuten larunbatean, Amasamendiko txokoetan barrena. Lokatza izan zuten bidelagun. Parte-hartzaile kopuru polita lortu zuen martxak, nola ibilbide laburrean hala luzean. Hementxe, Irrintzi elkarteko kideek igorritako argazkiak.