Hondakinak kudeatzeko joera zabarrak salatu ditu Amasa-Villabonako Udalak. Azkenaldian, herriko mendietako txoko ezberdinetan hondakinak agertu dira. Eta horrez gain, sortutako zaborrak jaso gabe uztea ere ohikoa izaten ari da azkenaldian. Joera horien aurkako neurriak hartuko dituela jakinarazi du Udalak eta horrelako jokabideak salatzera gonbidatu ditu herritarrak.