Artisau garagardoa eta musika nagusi Beertoki Fest jaian

Aiurri 2019ko urriaren 12a

Beertokiko lagunek aurtengoan ere antolatu dute Beertoki Fest jaia. Guztira sei kontzertuz gozatzeko aukera egongo da, eta eztarria gozatzeko artisau garagardoak egongo dira.

17:30ean lehertu da jaia. Lehen kontzertua Mara musikariak eskaini du, eta jendea plazara gerturatzea lortu du giro ederra sortuaz. Jarraian, Ibai Marinen txanda izango da eta 20:00etan Maddirena. Afaltzeko atsedena egin ostean, 22:30ean herriko Habi taldearen txanda izango da; 23:45ean Anairena eta 01:00ean Hägëndäs-ena. Beertoki Fest jairako sarrera doakoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!