"Bigarren urtea dut aurten Fagor Arrasate enpresan lanean"

Aiurri 2019ko urr. 15a, 12:32

 Udan opor egun batzuez gozatu ostean, Portugalen da lan bidaian Xabat Lasa billabonatarra. Mendia du zaletasun txikitatik eta horri lotuta, lagunekin furgonetan bidaiatzen du lanak uzten dion heinean. Elkarrizketa osorik irakurri nahi duenak, Aiurri aldizkariaren 546 zenbakian aurkituko du.

Zein da zehazki zure jarduna Fagor enpresan?
Nire lanpostua diseinuan oinarritzen da. Lan-kontratuan hitzartuta dut urtean behin edo bitan kanpora joatea. Nire sailean txapak mozteko lineak egiten dira, bobinan datoz. Moztetik apilatzerainoko lana egiten da nire sailean, pakete bat bezeroarengana iristeko behar dituen txapekin.
Makina horiek diseinatzen ditut eta kanpora joatean, horien azken doitzeetan aritzen naiz. Muntatu hemen egiten dira indibidualki, eta gero bezeroaren enpresara joan eta bertan muntatzen da linea guztia.

Zure lanbideak bidaiatzeko aukera eskaintzen dizu. Nora eta nolakoa izan zen lehen lan bidaia?
Bigarren urtea dut Fagor Arrasaten lanean, iazko urtarrilean hasi nintzen. Iaz, zortez edo, ez nintzen kanpora joan, bulegoan igaro nuen urtea. Gero, muntatzailea eta biok Txinako enpresa batera joan ginen lanera. Nire lehen aldia izan zen lan bidaian eta baita hegazkinean ere. Adrenalina sentitu nuen. Lehen aldia hegazkinean, lehen esperientzia kanpoan… Erantzukizunak jarri zizkidaten, eta presioa nuen; baina ondo joan zen.

Bidaian joan bai, baina lanera. Hori presente eduki behar...
Txinara joan ginenean esaten zidaten: 'Ze zortea, Txina ikusiko duzu!'. Baina turismorako igandea baino ez dugu izaten libre. Larunbat batzuk ere bai, enpresaren arabera. Sarritan tailerrean lanean horrenbeste ordu aritu eta gero, gogo gutxi izaten da turismorako.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
  • Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!