Eneko Maiz pilotaria Munduko Kopan lehiatuko da

Aiurri 2019ko urr. 18a, 12:19
Eneko Maiz pilotari billabonatarra. Argazkia: Behar Zana elkartea.

Behar Zana pilota taldeko Eneko Maiz billabonatarra, Frantzian jokatuko den Munduko Kopan lehiatuko da trinkete modalitatean nahiz banaka, urriaren 19an hasi eta urriaren 26ra arte.

Aipatu Munduko Kopa Frantzian jokatuko da, Pau-en eta Oloronen. Txapelketa urriaren 19 eta 26 artean jokatuko da eta Eneko Maiz lehen jardunaldian hasiko da lehian. Lehen fasean Espainia ordezkatuz, Txile, AEB, Argentina eta Kuba izango ditu aurkari.
 
Bartzelonan iaz jokatutako Mundu mailako txapelketan bezalaxe, Maiz azken fasera iristeko hautagai nagusienetakoa dela jakinarazi dute Behar Zana pilota taleko kideek. "Ordea, dominak garesti egongo dira berriro ere, Munduko txapeldun den Ducassue bertan izango baita Frantzia ordezkatuz. Mexikoko Stich ere faboritoen artean izango da autengo ekitaldian". Zorte on!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!