Eneko Gurrutxaga eta Maria Gomez izan dira garaile Amasako Mendiduatloiean

Ainhoa Gil 2019ko urr. 21a, 12:46

Urriaren 19an egin zuten Amasako Mendiduatloia. Euskal Herriko Zirkuiturako puntuagarria da proba, eta Eneko Gurrutxaga amasarrak lortu zuen garaipena gizonezkoen mailan. Maria Gomez izan zen lehen emakumea. Hemen, 28 Kanalak landutako bideoa.

Eguraldi onarekin, giro ederrean joan zen larunbat arratsaldea Amasan. 15:30etan eman zitzaion hasiera mendiduatloiari eta irteeran, 49 banakako parte-hartzaile eta 19 bikote izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!