Aniztasun jaia antolatu du Fleming Herri Eskolak

Aiurri 2019ko urr. 24a, 11:31

Bihar, urriak 25, Aniztasun jaia ospatuko du Fleming Herri Eskolak. Kolore Guztiak elkartearekin elkarlanean antolatu dute festa, komunitate osoaren parte-hartzea bultzatu nahirik festa koloretsuan.

Eskolako familiak jatorri eta kultura anitzekoak gara eta aniztasun balorea defendatu nahi dugu berriro ere. Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu, Amasa-Villabona herriarekin batera”, jakinarazi dute. Horretarako, ‘aniztasunaren bandera’ kaleratuko dute, jatorri ezberdineko oihalak euskararen hari gorriaz elkar josirik. Arratsaldeko 16:30ean ekingo zaio kalejirari eta aurrez, 16:00etan Fleming Herri Eskolako 50. Urteurrenerako prestatu duten logotipoa aurkeztuko dute Arroako eraikinean.

Egitaraua:

  • 16:00 50. urteurreneko logoaren aurkezpena.
  • 16:30 Festaren hasiera Arroan: Nigeriar dantzak, Nikaraguako ahotsak...
  • Kulturanitzak gara! kalejira, Errebote plazaraino, Zarakatun batukada feministak alaituta.
  • 17:45 Haurrentzako jolasak, tailerrak eta te dastaketa Kolore Guztiak taldearen eskutik.
  • Ondoren, txokolatea eskolaren eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!