Amasamendiko kudeaketari buruzko bilera irekia, urriaren 28an

Aiurri 2019ko urr. 24a, 14:31
Ganadua, Komizarren.

Udalak Amasamendiko eremu osoa modu integralean kudeatzeko plana onartu zuen 2017an eta plan horrek jasotzen dituen ekintza eta egitasmoak garatzeko konpromiso irmoa du udal gobernuak. Bide horretan, bilera deialdia egin dute datorren astelehenerako, urriak 28, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Bilera irekiko gaiak ondorengo hauek izango direla aurreratu dute Ingurumen sailetik:

  1. Amasamendiko Kudeaketa Planaren aurkezpen laburra.
  2. Agenda 21 ekintza planean jasotakoaren errepasoa.
  3. 2019-2023rako funtzionamendu berrirako proposamena.
  4. 2020ko aurrekontuak: Amasamendiren garapenerako partida ekonomikoa.
  5. Galderak edo bilerara gerturatzen direnek ekartzen dituzten proposamenak.

Udaleko kideek, bilerara gerturatzeko gonbidapena luzatzen die gure mendien egoera eta etorkizunaren inguruko interesa edo kezka duten guztiei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!