Lurralde desberdinetako emakumeen errealitatea aztertuko dute

Aiurri 2019ko urr. 25a, 11:03

Lurgatz talde feministako hainbat kide, joan zen ekainean antolatu zuten I. Emakume Topaketako irudian.

Azaroaren 1, 2 eta 3an Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak burutuko dira Durangon. Aurretik, bihar, –urriaren 26an–, Amasa-Villabonako Lurgatz talde feministak mahai-ingurua antolatu du Villabonako Aljibean. Goizeko 09:30ean jarri dute hitzordua.

  • 09:30 Kafe ordua.

Mahai-ingurua

  • 10:00 Emakumeen* errealitatea lurralde desberdinetan.
  • 12:00 Emakumeen* arteko aliantzak.
  • Ondoren piskolabisa.

Durangoko Jardunaldi Feministei buruzko informazioa: saldabadago webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!