Trafikoa berrezarri dute bi pertsonen arteko liskarra gertatu eta gero

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 27a, 09:17

Kale berria kaleko 30. zenbakiaren parean Lurraldebuseko autobus bat geratuta dago, goizaldetik. Antza denez, bertan bi pertsonen arteko liskarra hasi da eta batek bestea labankadaz larriki zauritu du. Zauritua ospitalera eraman dute, eta erasotzaileak ihes egin du. Polizia zientifikoa aztarnak hartzen ari da, eta bien bitartean kalea moztu egin du Udaltzaingoak.

Liskarra goizaldera pasa da, eta orduak igaro badira ere, ikerketa lanek eta azterlanek aurrera darraite. Autobusa Donostia aldetik zetorren, Tolosarako norabidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!