Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Oihana Iguaran amasarrak irabazi du Azpeitiako final-laurdena

Aiurri 2019ko urr. 27a, 21:17

Oihana Iguaran eta IƱaki Gurrutxaga kantuan, Azpeitiako saioan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da gaur Azpeitiako Soreasu Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Oihana Iguaranek. Alaia Martin, Nerea Elustondo, Iñigo Manzisidor, Iñaki Gurrutxaga eta Amaia Iturriotzekin batera aritu da kantuan.

Oihana Iguaranek lortu du puntu gehien, 485,5 puntu. Beraz, abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  1. Oihana Iguaran Barandiaran.......485.5
  2. Iñigo Mantzizidor Larrañaga........484
  3. Nerea Elustondo Plazaola..........476.5
  4. Alaia Martin Etxebeste................475
  5. Amaia Iturriotz Etxaniz................463.5
  6. Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........421

Aurkezle lanetan Imanol Artola Arretxe aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.

 

Bezperan Eibarren, Jon Maia irabazle

Atzo, urriaren 26an, Eibarko Coliseo Antzokian izan zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena. Jon Maiak lortu zuen puntu gehien eta ondorioz, baita final-erdietara zuzenean sailkatzea ere. 475 puntu eskuratuta, abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko du. Ondorengoak atzoko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
 
  1. Jon Maia Soria.........................475
  2. Jokin Uranga Isuskiza.............467,5
  3. Unai Muñoa Amundarain........451
  4. Gorka Maiz Alustiza.................441
  5. Mikel Tapia Aierbe...................424,5
  6. Felix Zubia Olaskoaga............423,5

Aurkezle lanetan Itziar Etxezarreta Arakistain aritu zen eta epaimahaikide lanetan: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu eta Joxemari Altuna Berridi aritu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!