Aizkardik antolatutako argazki rally-a azaroaren 17an ospatuko da

Aiurri 2019ko urr. 28a, 11:33
2018ko argazki rallyko sariduna.

Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan eman behar da Aizkardiren egoitzan. Argazkien erakusketa azaroaren 25etik 29ra izango da Gurean.

Hamabigarren urtez antolatuko du Aizkardi Mendizale Elkarteak argazki rallya. 36. mendi astearen baitan burutzen da. Elkarteak markaturiko mendi ibilbidean ateratako argazkiak izan behar dira; orotara 9 kilometrotako ibilbidea da eta gehienez ere lau orduko epean amaitu behar da.

Izen-ematea
Izena egunean bertan eman behar da Aizkardiren egoitzan, Larrea auzoa 18B. Doakoa da eta irteera ordua 09:00etan da. Hauxek dira arauak: [Arautegia].

Sariak
Sari banaketa azaroaren 29an ospatuko da Gurea aretoan, 21:00etan. Hauxek dira sariak:

  • Argazki onena: 150 euro.
  • Bigarren saria: 100 euro.
  • Hirugarren saria: 75 euro.
  • Publikoaren saria: bi lagunentzako afaria Iturrigoxo jatetxean.
  • Haurren kategoria (12 urtetik beherakoak): bi argazki onenen egileentzat mendiko materiala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!