Santu guztien eguna da gaurkoan eta herritar ugari igo dira Amasara hildako senitartekoei loreak eskaintzera. Asko oinez igo dira hilerrira eta beste batzuk, berriz, Amasa-Villabonako Udalak ipinitako autobusean.
Autobusen ordutegia
Puntuero du irteera autobusak Amasatik eta terdiero Villabonako Olaederra kiroldegitik. 14:00etan egingo du azken bidaia autobusak Amasatik Villabonara.