Samartiñak 2019

Zazpi egunez izango da zertan gozaturik Amasako Samartiñetan

Aiurri 2019ko aza. 6a, 11:04
Iazko pala eta frontenis txapelketetako irabazleak.

Arratsaldeko 18:00etan, nesken arteko binakako eta eskuzko banakako pilota txapelketen finalak jokatuko dira gaur Amasako pilotalekuan eta 19:30ean jaurtiko da Amasako Samartiñei hasiera emango dien suziria, Martina sorginaren jaitsierarekin batera. Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak jarriko dio doinua iluntzeari. Arratsaldean abiatuko dira, beraz, eskualdeko urteko azken festak. Gazteen egun handia izango da biharkoa.

Azaroak 6, asteazkena
18:00 Nesken arteko binakako pala txapelketako finala.
Ondoren Eskuzko banakako pilota txapelketa herrikoiaren finala.
19:30 Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.

Azaroak 7, osteguna
06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.
Ondoren, trikitilarien erromeria.
21:00 Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.

Azaroak 8, ostirala
17:00-19:00 Puzgarriak pilotalekuan.
Ondoren, txokolate beroa.
20:00 Amasako XXVIII. Bakailao lehiaketa Iturri-Goxo jatetxean.
23:30 Triki-poteoa Debalde eta Txaskok alaiturik.

Azaroak 9, larunbata
12:00 Poni eta txahalak, Leizarranen eskutik
17:30 I. Eskualdeko Sagardo Probaketa pilotalekuan.
23:30 Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

Azaroak 10, igandea
18:00 Amasako gazteen eta Uxo-Toki elkartearen arteko herri-kirolak pilotalekuan.

Azaroak 11, astelehena
10:30 Meza Nagusia.
11:30 Herri-kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

Azaroak 16, larunbata
11:00 Ume Krosa (6. mailara arteko umeentzat).
12:00 Herriko gazteen desfioa.
14:00 Herri Bazkaria.
19:00 Bertso-saioa elizan: Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren: Martina Sorginari agurra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!