Goizean goizetik baserriz baserri ibili ziren atzo Amasako gazteak trikitilarien eta pandero-joleen konpainian. Bi taldetan banatu ziren eta 15:30ak inguruan elkartu ziren Uxo-Toki elkartera bazkaltzera joateko, baina lehenago, dantza-saioa eskaini zuten elkarrekin. Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak ere parte hartu zuen Gazteen egunean, urtero bezala.