SamartiƱak 2019

Gazteen eguna giro bikainean joan da

Aiurri 2019ko aza. 8a, 09:59

Goizean goizetik baserriz baserri ibili ziren atzo Amasako gazteak trikitilarien eta pandero-joleen konpainian. Bi taldetan banatu ziren eta 15:30ak inguruan elkartu ziren Uxo-Toki elkartera bazkaltzera joateko, baina lehenago, dantza-saioa eskaini zuten elkarrekin. Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak ere parte hartu zuen Gazteen egunean, urtero bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!