SamartiƱak 2019

Amasako gazteak eta herritarrak, elkarrekin dantzan

Ainhoa Arozena 2019ko aza. 8a, 11:02

Amasako pilotalekuan babestu ziren giro hotz eta bustitik atzo arratsaldean Amasako gazteak. Bertan eskaini zuten urteroko Soka-dantza saioa. Une hunkigarriak ere izan ziren; sokako lehen dantzariak –Ioritz Galarragak– Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateari aurreskua dantzatu zionean, edota sokako azkenak –Naikari Galarragak– Urki Galarraga lehengusuari atzeskua. Fandangoa, arin-arina eta kalejirarekin, saltoka amaitu zuten Amasako gazte nahiz pilotalekura gerturatuta ziren herritarrek arratsaldeko festa.

Asteburu osoan zehar jarraituko du festak Amasan. Hementxe datozen egunetarako egitaraua:

Azaroak 8, ostirala

17:00-19:00 Puzgarriak pilotalekuan.
Ondoren, txokolate beroa.
20:00 Amasako XXVIII. Bakailao lehiaketa Iturri-Goxo jatetxean.
23:30 Triki-poteoa Debalde eta Txaskok alaiturik.

Azaroak 9, larunbata

12:00 Poni eta txahalak, Leizarranen eskutik
17:30 I. Eskualdeko Sagardo Probaketa pilotalekuan.
23:30 Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

Azaroak 10, igandea

18:00 Amasako gazteen eta Uxo-Toki elkartearen arteko herri-kirolak pilotalekuan.

Azaroak 11, astelehena

10:30 Meza Nagusia.
11:30 Herri-kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

Azaroak 16, larunbata

11:00 Ume Krosa (6. mailara arteko umeentzat).
12:00 Herriko gazteen desfioa.
14:00 Herri Bazkaria.
19:00 Bertso-saioa elizan: Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren: Martina Sorginari agurra.

 

Erlazionatuak

Beatriz Unzueri aurreskua

Ainhoa Arozena 2019 aza 08 Amasa-Villabona

Urki Galarragari atzeskua

Ainhoa Arozena 2019 aza 08 Amasa-Villabona

Kalejira, jauzi eta bira

Ainhoa Arozena 2019 aza 08 Amasa-Villabona

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!