Herritarren arteko herri kirol saioa, arratsaldean Amasan

Aiurri 2019ko aza. 10a, 10:52

Atzo arratsaldeko sagardo probaketako irudia.

Negu giroa nagusitzen ari da aurtengo Amasako San Martin jaietan, baina giro bustiarekin bada ere, aurrera darrai festa egitarauak. Atzo arratsaldean, I. Eskualdeko sagardo probaketaren txanda izan zen pilotalekuan eta gaur 18:00etan, Amasako gazteen eta Uxo-Toki elkarteko kideren arteko herri kirol saioa izango da.

Bihar, azaroak 11, San Martin eguna. Hauxe egitaraua:

10:30 Meza Nagusia.

11:30 Herri kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!