Kilometroak 2020

2020ko Kilometroak jaiaren aurkezpen-ekitaldia azaroaren 15ean, Olaederra kiroldegian

Aiurri 2019ko aza. 12a, 16:26
2018ko maiatzean, Kilometroak 2020 jaia Amasa-Villabona-Zizurkilen izango zela iragarri zen unea.

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolak antolatuko du 2020ko Kilometroak jaia. Azaroaren 15ean izango da jaiaren aurkezpen-ekitaldia Olaederra kiroldegian eta, besteak beste, bertan ezagutaraziko dira datorren urteko Kilometroak jaiaren leloa eta logoa.

Sarrerak salgai

Eusko Jaurlaritzak onartutako Ikuskizun eta Jokoei buruzko Legearen xedapenak bete ahal izateko, edukiera mugatua izango da Olaederra kiroldegian. Beraz, 2 urtetik gorako guztiek sarrerak erosi beharko dituzte ​2 euro​tan, ondorengo salmenta-tokietan, ​azaroaren 14ra ​bitarte:

  • Ikastolan: Idazkaritzan.
  • Amasan:​ Iturri-goxo​ jatetxean.
  • Villabonan: ​Xiker​ tabernan eta ​Amasa​ kafetegian.
  • Zizurkilen: Elbarrenako ​Ogi-zuri​ kafetegian eta herri-guneko ​Iriarte​ jatetxean.

 

KMK 2020, aurkezpen-ekitaldia

  • Eguna:​ Azaroak 15, ostirala.
  • Ordua:​ 19:00etan.
  • Tokia:​ Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian.
  •  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!