Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak, 'Pinpilinpauxaren bidea' ipuina sortu zuen propio Kilometroak jaiaren aurkezpen-ekitaldirako. Olaederra kiroldegiko jaialdian irakurri zuen, dotore, Oinkari dantza taldeko bi dantzariren konpainian. Jarraian aurkeztu ziren 2020ko Kilometroak jaiaren logoa, leloa eta baita Pauxa maskota ere.