2020ko Kilometroak jaiaren aurkezpen-ekitaldiaren hasieran, Pello Mari Otaño eta haren iloba Plazida irudikatu ziren hitzez nahiz kantuz. Azerbaijandik etorrita, euskara ikasi duen Taranak ere hartu zuen parte antzezpenean. Eresargi txiki abesbatzako kideen emanaldia eta gero, Behar Zana pilota elkarteko Iñaki Otaegik errebote jokoaren azalpenak ematearekin batera, pilota jaurti eta Oinkari dantza taldeko dantzariek pilotaren inguruko koreografia dantzatu zuten.