Logo lehiaketa, Behar Zana pilota elkartearen 75. urteurrenaren harira

Aiurri 2019ko aza. 21a, 10:42

Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:

LEHIAKETA

  • Parte-hartzaile bakoitzak 2 lan aurkez ditzake lehiaketara.

AURKEZPENA

  • Logoak 20 x 25 cm-ko neurrian aurkeztu beharko dira. Formatu digitalean nahiz eskuz eginiko lanak izan daitezke.
  • Lehiaketara aurkezten diren lanen izenburuak gutun-azal handi baten gainaldean nabarmendu behar dira. Eta beharrezkoa da:

               * Lanak gehitzea, atzealdean bakoitzaren izenburua nabarmenduz.

               * Itxita eta lanen izenburuak idatzita dituen gutun-azal txiki batean, ondorengo datuak zehaztea: izen-abizenak, helbidea, herria, telefono-zenbakia eta lehiakidearen helbide elektronikoa.

  • Villabonako Karlis argazki-dendan jasoko dira lanak.

Epea: 2020ko urtarrilaren 10a.

IRABAZLEA

  • Lan irabazlea 2020ko urtarrilaren 13tik 19rako astean emango du ezagutzera epaimahaiak. Antolatzaileak jarriko dira logo irabazlearen egilearekin harremanetan.
  • Lan irabazlea helbide elektronikoz bidali beharko zaie antolatzaileei, JPG formatuan.
  • Irabazleak 150 euroko saria eskuratuko du. Datu hori gehitu???

Informazio zehatzagoa: 75.urtemuga@gmail.com helbide elektronikoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!