Kilometroak 2020

Kilometroak 2020ren denda zabalik da Altzin kaleko 3. zenbakian

Aiurri 2019ko aza. 22a, 11:47

Kilometroak 2020ren dendak joan zen astelehenean ateak zabaldu bazituen ere, atzo egin zuten dendaren irekiera ofiziala. Trikitilari eta panderojole gazteen kalejiraren ostean, Pauxa maskota ere bertan zela.

Zubimusu ikastolako kide izateaz harro sentitzeko deia egin ondoren, errotuluan gordeta zegoen 'Korrik, punpa, ttak' leloa aireratu zuten eta bide honetan zehar, barrua goxatzeko jan eta edatekoak eskaini zituzten.

Aurrerantzean zabalik egongo da Villabonako Altzin kaleko 3. zenbakian kokatuta dagoen denda, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera,17:00etatik 20:00etara eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Eskaintza zabala da: nikiak, kirol-jertseak, zirak, txubaskeroak, biserak, buffak, botilak, aterkiak, askari-zorroak edota giltzatakoak, besteak beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!