Musika doinuak kalean, Xexili egunean

Ainhoa Arozena 2019ko aza. 22a, 20:17

Loatzo musika eskolako kideek musika-tresnak kalera atera dituzte, ostiralean, Xexili egunean. Plazatik kalejiran abiatu orduko euriak ere egin du presentzia eta Beharzana pilotalekuan eskaini dute euren emanaldia, giro goxoan. Kantu ugari eskaini dute, musika-tresna ezberdinen doinuak nahiz haur eta gaztetxoen ahotsak uztartuz.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!