Kalejiran joan dira, guztiak elkarrekin, Malkar plazatik Errebote plazaraino. Trikiti doinuak izan dituzte lagun ibilbide guztian zehar. Plazan, bertsoak abestu dituzte ikastetxe ezberdinetako ikasleek. Indarkeria matxista salatu dute eta baita aldaketaren beharra aldarrikatu ere.
Beatriz Unzuek hartu du mikrofonoa, udal adierazpena irakurtzeko: "Indarkeria matxistaren aurrean, herri gisa eta tinko, erantzun behar da ezinbestean", azpimarratu du. Ekitaldiari amaiera emateko, eragile ezberdinek egindako matazak udaletxeko balkoian zintzilikatu dituzte eta taldeko argazki erraldoia ere atera dute.
Iluntzeko 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute Malkar plazan, Aiztondoko Mugimendu Feministak deituta.