Sara Iriarte bigarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketan

Aiurri 2019ko abe. 1a, 20:58
Iaz Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi zuten Sara Iriartek eta Ane Etxezarretak.

Gaur arratsaldean ospatu da Zaldibarren XXVIII. Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa eta Sara Iriarte billabonatarrak bigarren postua eskuratu du Ane Etxezarreta olaberriarra bikote duela. Iaz lehen postua lortu zuten.

Honela geratu da sailkapena:

  1. Irati Arzellus eta Mirari Plazaola 132,35 puntu.
  2. Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte 132,1 puntu.
  3. Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi 119,5 puntu.
  4. Ianire Segurola eta Elaia Diaz 114 puntu.
  5. Eider Garro eta Araitz Elizalde 110,7 puntu.
  6. Julen Labaka eta Garazi Larrañaga 109,45 puntu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!