Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa

Aiurri 2019ko abe. 9a, 09:50

Argazkia: zientziakaiera.eus.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamenduak, Amasa-Villabonako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du abenduaren 16an, 18:30etan, Subijana etxean (Mintzolan). Tailerrean parte hartzeko abenduaren 13a baino lehen eman behar da izena.

“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua, herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarrian eskaintzea da. Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko ditu gaian espezializatutako aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du.

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduak 13a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea, eraginkortasuna handitzea eta energia berriztagarriak bultzatzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar. 2019 urtea amaitu aurretik, energia berriztagarriak sustatzeko tailerrez gain, etxebizitzetan energia-kontsumoaren datuaren ezagutzari eta eraginkortasun energetikoari buruzko tailerrak ere eskainiko dira. Abendura bitartean eskaintzen diren Argitu tailerren inguruko informazioa www.argitu.eus web gunean aurki daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!