Udal aurrekontu-proposamenaren aurkezpen publikoa

Aiurri 2019ko abe. 11a, 10:17

Gaur, abenduak 11, 2020 urteko aurrekontu-proposamenaren aurkezpena egingo du Amasa-Villabonako udal gobernu taldeak. Iluntzeko 19:00etan izango da hitzordua, Gurea antzokian.

Udal gobernuko zinegotziek eta Beatriz Unzue alkateak arloz arloko azalpenak emango dituzte, 2020. urteko aurrekontuaren xehetasun nagusiak azalduz eta aurreko urteetako aurrekontuekin alderatuta egin diren aldaketen berri emanez. Aurrekontu proposamena udaleko web orrian kontsulta daiteke bere osotasunean: http://villabona.eus/eu/ helbidean.

Horrekin batera, udal gobernuak 2020an garatu nahi lukeen prozesu parte-hartzailearen eta herri-galdeketaren berri ere emango du. Prozesu zabal eta garden baten bidez Amasa-Vilabonako Udalak herritarren zuzeneko erabakiaren esku utziko luke 2020ko inbertsioen kopuru garrantzitsu bat.  Guztira 400.000 euro zertara bideratu erabakiko da prozesu  horren bidez. Prozesu honen nondik norakoak (metodologia, fase ezberdinak, epeak...) Udaleko parte-hartze batzordean oposizioko alderdiekin adostu nahi dituela azaldu du udal gobernu taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!