Martuteneko presoentzako material bilketa

Aiurri 2019ko abe. 9a, 09:45

Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko presoekin solidaritate kanpaina jarri du abian; presoek gehien behar dituzten gaien bilketa eginez parrokia ezberdinetan.

Villabonan, gaur hasi, (abenduak 9) eta datorren ostiralera arte (abenduak 13) jasoko dute materiala parrokiako bulegoan, goizeko 11:00tatik 12:00etara, eta ostegunean, arratsaldeko 19:30etik 20:30era. Amasan, Zizurkilen, Asteasun eta Alkizan abenduaren 15ean egingo da bilketa, meza orduetan.

Biltzen ari diren materiala:
-Barruko arropa berria (Gizonezkoentzat): Mauka motza kamisetak, galtzerdiak, galtzontziloak.
-Txandal galtzak eta kirol-jertseak, kamisetak (Gizonezko zein emakumezkoentzat).
-Bainuko txankletak: Neurria, 37tik 45era.
-Kirol oinetakoak (Gizonezkoentzat): Neurria, 40tik 45era.
-Turroi biguna.
-Tabako gorria eta metxeroak.
-Zigiluak ‘A’ motakoak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!