Erniobea institutuko kideen Gabonetako azoka

Ainhoa Arozena 2019ko abe. 20a, 12:37

Erniobea institutuko ikasleek Gabonetako azoka jarri dute gaur goizean Villabonako Berdura plazan. Eskaintza zabaleko postuak: etxean eginiko gozoak, baserriko nahiz baratzeko produktuak edota apaingarriak, besteak beste. Postuak ez ezik, kantu jira, herri kirolak edota dantza saioa ere eskaini dituzte, herria girotuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!