Partida bizia eta gogorra izan da lehen finalerdikoa. Sancho-Elizegi bikoteak estreinatu du markagailua, baina hiruna berdinduta zeudenean Maizek eta Arbizuk aurre hartu. 8-15 zihoaztenean, Sanchok eta Elizegik bost tanto egin dituzte segidan markagailua 13-15 utziz. Bikote urdinak 20raino igotzea lortu duenean, hiru tanto gehiago egitea lortu dute Sanchok eta Elizegik. Azkenean, 16-22ko markagailuarekin geratu da partida.
Partida tantoz tanto: 1-0/2-0/2-1/2-2/3-2/3-3/3-4/3-5/4-5/5-5/6-5/7-5/7-6/7-7/8-7/8-8/8-9/8-10/8-11/8-12/8-13/8-14/8-15/9-15/10-15/11-15/12-15/13-15/13-16/13-17/13-18/13-19/13-20/14-20/15-20/16-20/16-21/16-22.
Bigarren finalerdia
Antton Pebet memorialeko bigarren finalaurreko partida. Espinal-Alduntzin bikote nafarra eta Exposito (Astigarraga)-Lizeaga (Hernani) bikotea lehiatuko dira finalerako plazaren bila. Pilotariei buruzko xehetasunak eman ditu Iñaki Lizaso Behar Zana elkarteko pilotariak: "Expositok Asperekin aurrekontratua du. Izugarrizko indarra du. Atzean, berriz, Lizaga dagoen atzelari hobenetarikoa, kolpez bizia, pilota oso bizi erabiltzen du. Aurkarieri dagokienean, Espinal artista hutsa. Tantoa oso erraz amaitzen du. Aurrelari punteroenetakoa da. Alduntzinek ere txapelketa garrantzitsuenetan bukaerara iristen den pilotari segurua eta maila handikoa da".