Antton Pebet memorialeko finalaurreko bigarren partidaren aurretik Gipuzkoako buruz buruko txapelketako partida jokatu da. Jon Urbieta asteasuarrak irabazi du Galdosen aurka 22 eta 6.
Partida ederra izan da gaurkoa. Lizeaga eskuan min hartuta dagoenez, Bergera irurtzuarrak jokatu du Expositorekin. Hasieratik Espinal-Alduntzin bikotea joan da irabazten, baina bederatzina berdindu dutenean Expositok eta Bergarak hartu diote aurre. Hamaseina berdintzean berriro ere gorriek hartu dute nagusitasuna, irabaztea lortu dutelarik 22 eta 18ko markagailuarekin.
Partida tantoz tanto: 1-0/1-1/2-1/3-1/3-2/4-2/5-2/5-3/5-4/5-5/6-5/7-5/7-6/8-6/8-7/9-7/9-8/9-9/9-10/9-11/10-11/10-12/10-13/11-13/12-13/13-13/13-14/13-15/14-15/15-15/15-16/16-16/17-16/17-17/18-17/19-17/20-17/21-17/21-18/22-18.
Finala
Finalerdietako partidak amaitu ostean erabakita geratu da finala noren artean jokatuko den: Espinal-Alduntzin eta Maiz-Arbizu. 17:30ean hasiko da final handia. Aurrez promesen partida jokatuko da. Iñaki Lizaso Behar Zana elkarteko pilotariak adierazi duenez, "Antton Pebet memorialean hoberenak soilik jokatzen dutenez, besteentzako tokirik ez dago, baina aldi berean beste txapelketa batzuk badaude, zaharrak eta gazteak bereizten dituztenak. Horietako lau onenak ekarri nahi ditugu, jendeak ikus dezan atzetik ere badatoztela maila handiko pilotariak eta joko garbiko eliteko erakustaldia izango da. Iparraldeko pilotariak ere etorriko dira", gehitu du Lizasok.