Arratsaldeko 16:30ean ekin zitzaion Villabonako Errebote plazan Gabonetako kantujira herrikoiari. Herritar ugarik egin zuen bat ekimenarekin eta kantuan aritu ziren auzoz auzo, dultzaineroak nahiz erraldoi eta ipotxak ere lagun zituztela. Iluntzean Etxeondora iritsi ziren eta sorpresa handia zuten zain bertan.